martes, 18 de noviembre de 2008

Leioako Campus berria

Gorka Palazio EHU-ko irakasleak, Leioako Campusaren etorkizuna azaltzen duen bideoa egin du. Gaur egun ikusten ditugun obra guztien helburua da honakoa:



miércoles, 12 de noviembre de 2008

"XXI.mendean ikastea zer den" bideoa

Bideo honetan XXI.mendean ikasketek zein aldaketa gutxi jasan dituzten salatzen du. Duela 100 urteko metodo berberak jarraitzen direla leku askotan eta horrela ez dela ezer ere hobetuko. Hiru pausu direla jarraitu beharrekoak: konpetizioa, kooperazioa eta kolaborazioa. Horretako, ikasgelak eta baita zentruaren eta irakasleriaren jarrera aldatu beharra dago. Ikastea dinamikoagoa egin behar da, eramangarriagoa. Ikasleek parte hartu behar dute, ingurugiroak goxoa izan behar du. Horretarako, ikasgelako paretak marraz daitezke, ez hospitaleko txuri kolore hori utzi.

Horrela, apurka-apurka, ikasleen motibazioa ere handiagoa izango da eta ikasgelara joatea gustoko izango dute, ez zaie hain gogorra egingo. Aurretikan aipaturiko hiru pausuak erakustea errazagoa izango da ere. Ikasle bakoitzak bere buruarekiko konpetibitatea eduki behar du, egunetik egunera gauzak hobeto egin nahi izateko. Gainontzekoei lagundu behar die arazoak dituztenean, egunenbatean berak ere arazoak baditu lagundu dezaten.

Beraz, ikasketa metodoak aldatu beharrak daude. Gaur egun ditugun aukera guztiak aprobetsatuz eta zaharkituak geratu diren metodoak baztertuz.

Erabat bat nator bideoak esaten duenarekin, ikasketak ezinbestekoak baitira kulturizatzen hasteko, baina bakoitzak bere aldetik jarri behar du gehiena. Ezin digute eskolan jakin behar dugun guztia erakutsi. Eta ikastea eramangarria eta erraza egiten badute, ikasle bakoitzak bere kontu ere ikasiko nahiko du eta zein garrantzitsua den ohartaraziko da.

Guztia aldatzen doha, zergatik ez ikasketa metodoak? Bideo gomendagarria.

Bloggerra hobetzeko laguntza

Bloga hobetetzen laguntzen duen pagina bat aurkitu dut. Bertan, pertsona batek deskubritu dituen gauzen berri ematen da eta laguntza bai bloggerrerako eta baita eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun ordenadorek gauzetarako. Hemen uzten dizuet helbidea, norbaiti interesatzen bazaio:

http://www.ayudablogger.com/

Honetaz gain, beste zenbait orrialde ere badaude funtzio antzekoa dutenak baina hau iruditu zait interesgarriena.