martes, 28 de octubre de 2008

Wikipediarako: Oiartzun Irratia


2003.urtean hasi zen modu dinamikoan emititzen irrati euskaldun bat: Oiartzun irratia. FM 107an aritzen den irrati honen eskaintza zabala da, goizero bost orduko magazina dago, astean behin musika saio bat, 2 kultura saio eta 3 gazte magazine. Guztira: 8 orduko programazioa egunean eta 24 orduko emisioa. Informazio lokalak duen erakargarritasuna eta hutsunea aprobetxatuz, eta hau euskaraz eskainiz, Oiartzun irratiaren helburua euskararen normalizazioa da. Guztira 25en bat kidek parte hartzen dute proiektu honetan, saioak egiten 16 lagun eta beste 3 kide eta 6 talde kolaboratzaile gisa.

Oiartzun Irratiak publizitatea onartzen du eta berau da aurrekontuaren %30 hain zuzen soldatak ordaintzeko darabiltena; funtzionamendu gastuak, inbertsioak eta bestelakoak egiteko Oiartzungo Udalak laguntzen die. Izan ere mira zabaleko ekimenak aurrera eraman nahi dituzte: programazioa zabaldu, herriko talde gehiagok parte hartzea eta entzule gehiago lortu.

Gora beherak ere izan ditu bere funtzionamenduak, baina 2007.urtetik aurrera, seriotasunez hartu eta programazio trinko bat egin zuten, eta baita arrakasta lortu ere.2008ko Maiatzean Aztiker ikerketa enpresak Oiartzungo Udalaren babesarekin Oiartzun irratiari buruzko audientzia egin zuen eta herriko laugarren irrati entzunena dela ondorioztatu zuten.

lunes, 27 de octubre de 2008

The Corporation filmaren iruzkina

The Corporation filmea ikusi ondoren, zalantza ugari sortu zaizkit eta burua astintzea eragin dit. Korporazioz beteriko gizarte batean bizi gara, munduaren gidaritzaren jabe dira eta badirudi itsu mantendu nahi garela honen aurrena. Dokumental honen hiru zatietan, atal ezberdinak lantzen dira eta beraien artean azalpen landu bat osatzen dute. Sinestezina egiten den baina azken finean erreala den mundua erakusten digu.

Enpresen lehen helburua azaltzen hasten da, hau da, ahalik eta diru gehien lortzea. Beraien etekinak maximizatzeko pentsaezinak diren ekintzak egitera iristen dira. Adibide garbia da Posilac enpresak Ameriketan esnearekin egin zuena. Produzitzen zen esne kopurua handitzeko BGH izenerko hormona bat sartu zioten esne horri, bere eraginak gizakiarengan kalte ikaragarria sortu zezakeela bazekitelarik. Kalte horien garrantzia oso handia da, kantzerraz ere hitz egiten baita. Baina guzti hau frogatu ondoren ere, esne hau produzitzen jarraitu zuten eta oraindik ere, amerikar asko kutsatzen jarraitzen dira. Baina zer egin honen aurrean? Gauza gutxi. Garrantzi handiko enpresa batek, guztia diruarekin konpondu dezake eta bere negozioarekin jarraitu dezake ondorioak berdin zaizkiolarik. Hau ere dokumentalean frogatzen da argi eta garbi, kazetari batzuek egin zuten lanari esker. FOX enpresako kazetariak ziren, eta ziren esaten dut, kanporatu egin baitzituzten egia jendeari esan nahiagatik. BGH deituriko hormona horretaz jendeak ez zekizkien datu berriak aurkitu zituzten eta larritu egin ziren, sortu zitzakeen kalte guztiak ikusirik. Lan bat egin zuten eta emititu nahi zutenean, Posilac enpresatik eskutitz bat jaso zuten eginez gero arrepentitu egingo zirela esanez. Bi kazetariek aurrera jarraitzea erabaki zuten baina oztopoak gero eta handiagoak izan ziren eta azkenean, Polisac enpresako abokatuen gidaritzapean 82 aldiz berregin behar izan zuten. Kazetariak etsitzea eta lana alde batera uztea lortu nahi zuten, baina kazetariek buru gogor ekin zioten egia azaldu nahiari. Azkenean, lanetik kanporatu zituzten, bestela Polisec-ek FOX-en kontrako ekintzak burutuko baitzituen  eta juzgatuetan kexaka ibili baziren ere, ez zuten ezer handirik lortu. Dokumental honetan azaltzen dira gertatu zitzaien guztia azalduz eta benetan interesgarria iruditu zait.

Guztia doha diru gehiago lortu nahiaren atzetik. Umeak Zorionak Zuri kantatzen azaltzeagatik dokumental honetan bertan, kristolako dirutza eskatu nahi zuten kantuaren eskubideak dituztenek. Ezin da pausu bakarra eman eragin publizitarioak jaso gabe, edo beraien interen alde egiten duten pertsona eta enpresak topatu gabe. Berdin da zein eragin eduki dezakeen zure lanak, baita etikoki desegokia iruditzen zaizun ere, enpresa handien jabeek, etekin gehiago eta gehiago nahi dituzte soilik. Askotan, enpresa jabe hauek ere, badakite egiten ari diren kalteaz: bai jendearen osasunean, ingurumenean edo herrialde azpigaratuetan. Shell enpresako burua, bere ekintzengantik protestatzera joan direnekin bat egiten du, eta bere etxean "hiltzailea" jartzen duen kartel bat jartzen duen arren, beraiekin ados dagoela dio eta beraiekin hizketan azaltzen da. Baina... nahiko faltsua dela deritzot. Egiten duena hain gaizki dagoela pentsatuko balu, bere lana aldatuko bailuke, aldaketak egongo ez balira behintzat.

Guzti honen aurrean, Michael Moorek esan bezala, zer edo zer egin beharra dago. Telebista kateek, modu honetak dokumentalak emititzen uzten diote, jendeak ikusten dituelako, nahiz telebista kate guztietkiko kritika izan. Kateek uste dute gu, ikusleok, ez dugula ezer egingo arazo hauen aurrean. Baina bada garaia, injustizia guzti hauei irtenbidea aurkitzeko eta hauek burutzen dituzten enpresen produktuak ez kontsumitzea izan daiteke lehen pausua.


martes, 21 de octubre de 2008

Top 7

Youtube: Bideo ezberdinak ikusteko aukera ematen du. Bai musika edo entretenigarrietatik hasi eta baita ikasketetarako erabilgarriak izan daitezkenak edo kulturalki hezi gaitezkenak.

Ted: Gai ezberdinei buruzko bideo ezberdinak ikusteko aukera ematen du. Bideo gehienak gatazka edo eztabaida buruzkoak dira eta ikuspuntu ezberdinak ikusteko aukera ematen du. Ikus-entzunezkoen eta Nazioarteko Harremanen alorrak elkartzen ditu.

Peliculas Yonkis: Nahi adina pelikula ikus daitezke bertan. Ez daude sortu diren guztiak noski, baina zineman atera berri direnetatik urte asko dituztenetara ere badaude. Gauza positibo ikaragarria du: komertzialak ez diren pelikulak ere azaltzen direla eta ez direla deskargatu beharrik ikusi ahal izateko.

Zabaldu: Klasean ikusitako webgune honek nire bloggean tokia merezi duela pentsatzen dut. Bertan, berriak azaltzen dira gertatu eta gutxira, komunikabideetan askotan azaltzen ez direnak.

Euskaltube: Youtuberen egitura antzekoa du, baina bideoak euskaraz ikusteko aukera ematen du. Modu honetan, ikus-entzunezkoen alorrean euskarak ere garrantzia izatea bilatu nahi da.

Google: Bilatzaile honek egoera askotan lagundu digu guztioi. Bertan, beharrezkoak ditugun webgune asko topatu izan ditugu, bai gai batekiko informazio zehatza bilatu nahi genuenean eta bita webgune bat aurkitu nahi genuenean ere. Gainera, aurkikuntzaren hizkuntza aukera daiteke, korreoa, informazioa, bideoak, mapak... ditu.

Messenger: Webgune honek ere, aukera ezberdin piloa ematen ditu. Zure lagunekin hitz egin dezakezu munduko edozein tokitan daudela ere, beraiekin bideo, audio edo chat bidez hitz egin dezakezu eta dokumentu ezberdinak bidal ditzakezu modu ezberdinetara.

Pixukidiak

Hauek gea Bilboko hiru pixukidiak. Zein miño zein dexaxtrio, miño argi do hiruak osatzen dugula etxe hau ta batenbat falta ezkeo etzala iguala izango... Baten lasaitasuna, bestin eroikeiak, bestin maniak...

Hauexek gea gu!

jueves, 16 de octubre de 2008

Klasean agindutako ariketa

0b: Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1a: Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2a: Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3a: Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4a: Georgiako hiriburua, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak aideak izan daitezkeela dakite askok.

5a: Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6a: Euskal arrantzaleek, Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.

lunes, 13 de octubre de 2008

Eskutitza (the Letter)

Hauxe da lengo urtin Ikusentzunezko mintzaira asignaturarako in genun kortua

Tay, etxia eroitzeigun txakurtxua