lunes, 27 de octubre de 2008

The Corporation filmaren iruzkina

The Corporation filmea ikusi ondoren, zalantza ugari sortu zaizkit eta burua astintzea eragin dit. Korporazioz beteriko gizarte batean bizi gara, munduaren gidaritzaren jabe dira eta badirudi itsu mantendu nahi garela honen aurrena. Dokumental honen hiru zatietan, atal ezberdinak lantzen dira eta beraien artean azalpen landu bat osatzen dute. Sinestezina egiten den baina azken finean erreala den mundua erakusten digu.

Enpresen lehen helburua azaltzen hasten da, hau da, ahalik eta diru gehien lortzea. Beraien etekinak maximizatzeko pentsaezinak diren ekintzak egitera iristen dira. Adibide garbia da Posilac enpresak Ameriketan esnearekin egin zuena. Produzitzen zen esne kopurua handitzeko BGH izenerko hormona bat sartu zioten esne horri, bere eraginak gizakiarengan kalte ikaragarria sortu zezakeela bazekitelarik. Kalte horien garrantzia oso handia da, kantzerraz ere hitz egiten baita. Baina guzti hau frogatu ondoren ere, esne hau produzitzen jarraitu zuten eta oraindik ere, amerikar asko kutsatzen jarraitzen dira. Baina zer egin honen aurrean? Gauza gutxi. Garrantzi handiko enpresa batek, guztia diruarekin konpondu dezake eta bere negozioarekin jarraitu dezake ondorioak berdin zaizkiolarik. Hau ere dokumentalean frogatzen da argi eta garbi, kazetari batzuek egin zuten lanari esker. FOX enpresako kazetariak ziren, eta ziren esaten dut, kanporatu egin baitzituzten egia jendeari esan nahiagatik. BGH deituriko hormona horretaz jendeak ez zekizkien datu berriak aurkitu zituzten eta larritu egin ziren, sortu zitzakeen kalte guztiak ikusirik. Lan bat egin zuten eta emititu nahi zutenean, Posilac enpresatik eskutitz bat jaso zuten eginez gero arrepentitu egingo zirela esanez. Bi kazetariek aurrera jarraitzea erabaki zuten baina oztopoak gero eta handiagoak izan ziren eta azkenean, Polisac enpresako abokatuen gidaritzapean 82 aldiz berregin behar izan zuten. Kazetariak etsitzea eta lana alde batera uztea lortu nahi zuten, baina kazetariek buru gogor ekin zioten egia azaldu nahiari. Azkenean, lanetik kanporatu zituzten, bestela Polisec-ek FOX-en kontrako ekintzak burutuko baitzituen  eta juzgatuetan kexaka ibili baziren ere, ez zuten ezer handirik lortu. Dokumental honetan azaltzen dira gertatu zitzaien guztia azalduz eta benetan interesgarria iruditu zait.

Guztia doha diru gehiago lortu nahiaren atzetik. Umeak Zorionak Zuri kantatzen azaltzeagatik dokumental honetan bertan, kristolako dirutza eskatu nahi zuten kantuaren eskubideak dituztenek. Ezin da pausu bakarra eman eragin publizitarioak jaso gabe, edo beraien interen alde egiten duten pertsona eta enpresak topatu gabe. Berdin da zein eragin eduki dezakeen zure lanak, baita etikoki desegokia iruditzen zaizun ere, enpresa handien jabeek, etekin gehiago eta gehiago nahi dituzte soilik. Askotan, enpresa jabe hauek ere, badakite egiten ari diren kalteaz: bai jendearen osasunean, ingurumenean edo herrialde azpigaratuetan. Shell enpresako burua, bere ekintzengantik protestatzera joan direnekin bat egiten du, eta bere etxean "hiltzailea" jartzen duen kartel bat jartzen duen arren, beraiekin ados dagoela dio eta beraiekin hizketan azaltzen da. Baina... nahiko faltsua dela deritzot. Egiten duena hain gaizki dagoela pentsatuko balu, bere lana aldatuko bailuke, aldaketak egongo ez balira behintzat.

Guzti honen aurrean, Michael Moorek esan bezala, zer edo zer egin beharra dago. Telebista kateek, modu honetak dokumentalak emititzen uzten diote, jendeak ikusten dituelako, nahiz telebista kate guztietkiko kritika izan. Kateek uste dute gu, ikusleok, ez dugula ezer egingo arazo hauen aurrean. Baina bada garaia, injustizia guzti hauei irtenbidea aurkitzeko eta hauek burutzen dituzten enpresen produktuak ez kontsumitzea izan daiteke lehen pausua.


No hay comentarios: