martes, 28 de octubre de 2008

Wikipediarako: Oiartzun Irratia


2003.urtean hasi zen modu dinamikoan emititzen irrati euskaldun bat: Oiartzun irratia. FM 107an aritzen den irrati honen eskaintza zabala da, goizero bost orduko magazina dago, astean behin musika saio bat, 2 kultura saio eta 3 gazte magazine. Guztira: 8 orduko programazioa egunean eta 24 orduko emisioa. Informazio lokalak duen erakargarritasuna eta hutsunea aprobetxatuz, eta hau euskaraz eskainiz, Oiartzun irratiaren helburua euskararen normalizazioa da. Guztira 25en bat kidek parte hartzen dute proiektu honetan, saioak egiten 16 lagun eta beste 3 kide eta 6 talde kolaboratzaile gisa.

Oiartzun Irratiak publizitatea onartzen du eta berau da aurrekontuaren %30 hain zuzen soldatak ordaintzeko darabiltena; funtzionamendu gastuak, inbertsioak eta bestelakoak egiteko Oiartzungo Udalak laguntzen die. Izan ere mira zabaleko ekimenak aurrera eraman nahi dituzte: programazioa zabaldu, herriko talde gehiagok parte hartzea eta entzule gehiago lortu.

Gora beherak ere izan ditu bere funtzionamenduak, baina 2007.urtetik aurrera, seriotasunez hartu eta programazio trinko bat egin zuten, eta baita arrakasta lortu ere.2008ko Maiatzean Aztiker ikerketa enpresak Oiartzungo Udalaren babesarekin Oiartzun irratiari buruzko audientzia egin zuen eta herriko laugarren irrati entzunena dela ondorioztatu zuten.

2 comentarios:

ttikiya dijo...

Eskertzen da Oiartzun Irratiaren berri jasotzea, baina, datuak zuzendu nahi nituzke: 2003an ez, 1999an sortu eta emititzen hasi zen eta hasieratik dinamikoa izan zen, alegia, 2003an ez zuen izan aldaketa nabarmenik alde horretatik. Hasieratik izan du goiz osoko eguneroko magazina eta bigarren ikasturtetik beste saioak ere hasi ziren. Gehiago esango nuke, 2001-2003ra izan zuen bere momentu onena. Euskadi Irratia adina audientzi eduki zuen. Herrian gehien entzuten zen irratia zen. Orain berriro ere berreskuratzen ari dena. Egia esan horrek ez du garrantzirik, inportanteena zera da, bertan lanean aritu garenak eta ari direnei esker, herriko irrati duin bat dugula. Baina gauzak diren bezala argitze aldera, hona sortzaileetako baten zuzenketa. Mila esker halere.
Ane Lardi Enbil

seo partners dijo...

شركة كشف تسربات المياه بينبع

شركة كشف تسربات المياه بمهد الذهب

شركة كشف تسريبات المياه بالحناكية

شركة كشف تسربات المياه بالعيص

شركة كشف تسربات المياه بالفريش